Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egoitza Elektronikoa
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntza

aren armarria BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egoitza Elektronikoa > Irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntza

Irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntza

29/05/2026 0:00-tik 29/06/2026 23:59-ra

XEDEA

Bortzirietan egiten diren proiektuak diruz laguntzea eta onuradunak Bortzirietako biztanleak izatea.

Hitzaldiak ez dira diruz lagunduko eta entitate bakoitzak bi eskaera aurkeztu ahal izanen ditu.

Proiektuak edo zerbitzuak 2026ko urtarriletik azarora bitartean burutu beharko dira.

ESKAERAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA 

Tokia:

Eskaera Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar da.

Ez dira onartuko emailez eta/edo aurrez aurre aurkeztutako eskaerak.

Epea:

Hilabete batekoa, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epez kanpo aurkeztutako eskaerak baztertu eginen dira.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskabide orokorra (eskatzailearen datuak eta kontaktua, eta entitate eskatzailearen datuak)
  • Proiektua: burutu beharreko proiektuaren azalpena (ezaugarriak, helburuak, ekintzak, metodologia, giza baliabideak, baliabide ekonomiko eta finantzarioak...)
  • Alderdi ekonomikoak eta bertze agiriak:
    • Proiektuaren edo zerbitzuaren aurrekontua
    • Bankuaren edo aurrezki kutxaren ziurtagiria, dirulaguntza kobratzeko
    • Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan erregistratua egotearen ziurtagiria
    • Gizarte Segurantzarekiko eta Nafarroako Foru Ogasunarekiko ordainketetan egunean egotearen ziurtagiriak
    • Bortzirietako Mankomunitatearekin eta Udalekin egunean egotea adierazten duen ziurtagiria

 

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA - P7154509I
Andutzeta 15
31760 Etxalar (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen