Euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren Bortzirietako herritarrei dirulaguntza emateko modua arautzea.
Diruz lagunduko dira 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era arte egindako ikastaroen matrikula gastuak. Diruz lagunduko dira ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta online egindakoak.
Dirulaguntza hau gehienez ere 700 eurokoa izanen da.
Deialdi honetatik kanpo geratuko dira administrazio publikoren bateko langileak izanik, euskalduntze plan bereziren batean sartuak daudenak.
Dokumentazioa Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatean aurkeztuko da egoitza elektronikoaren bitartez, Euskara Zerbitzura (Herriko Plaza 7, 2. 31790 Arantza) eramanda, posta zertifikatuz bidalita edo urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein lekutan.
Dokumentazioa aurkezteko bi epealdi izanen dira: