Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egoitza Elektronikoa
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntza-zebitzua (ELZ) – Eskaera

aren armarria BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egoitza Elektronikoa > Etxez etxeko laguntza-zebitzua (ELZ) – Eskaera

Etxez etxeko laguntza-zebitzua (ELZ) – Eskaera

Helburua

Eguneroko bizitzako jardueretan beren kabuz moldatzeko zailtasunak dituzten familiei edo pertsonei zuzendutako oinarrizko udal-prestazioa, honako prestazio hauek eskainiz: 

– Etxeko zeretan sostengu emateko jarduketak.

– Sostengu pertsonaleko jarduketak.

– Sostengu psikosozialeko jarduketak.

– Sostengu soziokomunitarioko jarduketak (etxetik kanpora lagun egitea).

– Familiari sostengu emateko jarduketak.

Izapidea nork egin dezakeen

Erroldatutako pertsona edo familia-unitate guztiak, baldin eta bizitza autonomoa garatzeko mugak badituzte eta beren premia pertsonalak eta sozialak baliabide propioen bidez betetzea eragozten badiete.

Tramitea nola egin daitekeen

  • Telematikoki: orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.
    • Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.
  • Aurrez aurre, Mankomunitatearen bulegoetan.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabidea beteta eta eskatzaileak edo haren ordezkariak sinatuta.
  • Laguntzaren titularraren, eta bizikideen, NANaren fotokopia.
  • Interesdunaren, eta osasun arazoak dituzten bizikideen, txosten medikoak.
  • Bizikidetzako familia-unitatearen eskaera egin aurreko urteko diru-sarreren frogagiriak, dagokion erakundeak jaulkita.
  • Interesdunaren, eta bizikideen, azken Errenta Aitorpenaren fotokopia, edo, kasua balitz, deklaratzaile ez izatearen Ogasuneko frogagiria.
  • Bankuko kontuaren fotokopia.
  • Bizikidetzako familia-unitatearen diru-sarrerak ezingo balira frogatu, interesdunek zein bizikideek diru-sarreren adierazpen arduratsua bete behar dute, eta, bertan jaso: izena, NANa, kontzeptuak zeinen bidez eskuratzen baitira diru-sarrerak, urteko diru-kopuruak, data eta sinadura.
  • Gastu kengarrien frogagiriak, menpekotasunagatik emandako laguntzaren ingurukoak.

Tasa

  • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskalean ezarritakoa.
  • Ordaindu beharreko tasa bizikidetza-unitatearen lanbide arteko gutxieneko soldataren (LGS) araberakoa da.

Nola eta noiz ebazten den

Aurkeztu beharreko dokumentuen txantiloiak

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA - P7154509I
Andutzeta 15
31760 Etxalar (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen