Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egoitza Elektronikoa
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Euskara ikasleentzako dirulaguntza - 2026/2027

aren armarria BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egoitza Elektronikoa > Euskara ikasleentzako dirulaguntza - 2026/2027

Euskara ikasleentzako dirulaguntza - 2026/2027

01/09/2026 0:00-tik 30/06/2027 23:59-ra

XEDEA

Oinarri hauen xedea da euskaraz alfabetatzen edo euskalduntzen ari diren Bortzirietako herritarrei dirulaguntza emateko modua arautzea. Deialdi honetan aparteko trataera izanen dute A1 eta A2 mailako ikasleek; dirulaguntza Euskarabideari eskatu beharko diote. Banaketa honen arrazoia da gaur-gaurkoz Euskarabidearen deialdiak hasmentako mailetan ia-ia doakotasuna bermatzen duela, eta mankomunitateak sustatu nahi duela Bortzirietako herritarrak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza lerroaren onuradun izatea, deialdi honen oinarrian dagoen doakotasunaren helburuari kalterik egin gabe. Hartara, A1 eta A2 mailako ikasleentzat deialdi honek izaera osagarria izanen du.

EZAUGARRIAK ETA ZENBATEKOA

Diruz lagunduko dira 2026ko uztailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era arte egindako ikastaroen matrikula gastuak. Diruz lagunduko dira  ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta online egindakoak.

Dirulaguntza hau gehienez ere 700 eurokoa izanen da.

ONURADUNAK

  1. Gutxienez 16 urte izatea.
  2. Bortzirietan erroldatua egotea, salbuespen hauekin:
    1. Bortzirietan lan egin eta zerbitzua ematen duten langileak, eta Bortzirietan jarduten duten elkarteetako hezitzaile zein entrenatzaileak, ez badaude Bortzirietan erroldatuta, dirulaguntza eskatzeko aukera izanen dute. Horretarako, dagokien enpresa, zerbitzu edo elkartearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
    2. Bortzirietako udal, mankomunitate eta horien erakunde autonomoetako langileek, eta, oro har, udal zerbitzu bat ematen ari direnek dirulaguntza eskatu ahal izanen dute, nahiz eta Bortzirietan erroldatuta ez egon. Horretarako, mankomunitateak ofizioz eginen du egiaztapena dagokion entitate edo zerbitzuari ziurtagiria galdetuta.
  3. A1 eta A2 mailako ikasleek Euskarabidearen euskara ikasteko dirulaguntza eskatu beharko dute, eta deialdi honek izatera osagarria izanen du: Euskarabidetik jasotzen duten zenbatekoa ez bada ailegatzen % 100era, betiere bertaratze eta aprobetxamendu egokia egiaztatuta, deialdi honetatik osatuko da dirulaguntza.
  4. Euskalduntze-alfabetatzeko zentro batean matrikulatuta egotea.
  5. Diruz lagundutako ikastaroan asistentzia maila deialdi honen 4. oinarrian azaldutako portzentajeen araberakoa izatea. Justifikaturiko falta gisa onartuko dira gaixotasunengatik, mediku kontsulten edo arauturiko azterketetara joatearen ondorioz eta lan arrazoiengatik behar bezala egiaztatutakoak. Ikasturte osoan gehienez ere 14 falta justifikatu ahal izanen dira.
  6. Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak eta gizarte segurantzari dagozkionak egunean izatea. Egiaztapenak ofizioz eginen ditu mankomunitateak.
  7. Ikastaroaren aprobetxamendu egokia egiaztatzea.
  8. Eskatzen den dokumentazioa ezarritako epean aurkeztea.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira administrazio publikoren bateko langileak izanik, euskalduntze plan bereziren batean sartuak  daudenak.

ESKAERAK NON AURKEZTU

Dokumentazioa Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatean aurkeztuko da egoitza elektronikoaren bitartez, Euskara Zerbitzura (Herriko Plaza 7, 2. 31790 Arantza) eramanda, posta zertifikatuz bidalita edo urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein lekutan.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEAk

Dokumentazioa aurkezteko bi epealdi izanen dira:

  1. 2026ko irailaren 1etik urriaren 9ko 23:59 arte, kasu hauetan dauden eskaerak:
    1. Uda ikastaroengatik (uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte) egiten diren eskaerak. Kasu honetan, aitzineko atalean aipatzen den dokumentazio guzia aurkeztu behar dute, eta ebatzi ondotik dirulaguntzaren % 100 jasoko dute.
    2. Ikasturtean (urriaren 1etik ekainaren 30era bitarte) egin beharreko A1 eta A2 ikastaroak: Eskaerak Nafarroako Gobernuaren Euskarabidera aurkeztu beharko dira. Euskara zerbitzuak online izapidea egiteko laguntza eskainiko die Bortzirietako eskatzaileei, hala behar badute. 
    3. Ikasturtean (urriaren 1etik ekainaren 30era bitarte) egin beharreko B1, B2,C1 eta C2 ikastaroak, eskatzaileak dirulaguntza aitzinatzea nahi duenean (espresuki hala adierazi behariko du): Aitzineko atalean aipatzen den dokumentaziotik a., b. eta c. dokumentuak aurkeztu behar ditu, eta ebatzi ondotik dirulaguntzaren % 75 jasoko du.
  2.  2027ko ekainaren 1etik ekainaren 30eko 23:59 arte, kasu hauetan dauden eskaerak:
    1. Ikasturtean (urriaren 1etik ekainaren 30era bitarte) egin beharreko A1 eta A2 ikastaroak: Euskarabidearen dirulaguntzaren zenbatekoa ez bada ailegatzen deialdi honetan aurreikusten diren kopuruetara (4. oinarrian zehazten dira), Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateak osatuko du zati hori. Egiaztapena ofizioz eginen du euskara zerbitzuak. 
    2. Ikasturtean (urriaren 1etik ekainaren 30era bitarte) B1, B2,C1 eta C2 mailako ikastaroak egin eta dirulaguntza aitzinatzea eskatu ez duten ikasleak: Kasu honetan, goian aipatzen den dokumentazio guztia aurkeztu behar dute, eta ebatzi ondotik dirulaguntzaren %100 jasoko dute.
    3. Ikasturtean (urriaren 1etik ekainaren 30era bitarte) B1, B2,C1 eta C2 mailako ikastaroak egin eta dirulaguntza aitzinatzea eskatu duten ikasleak: Bortzirietako Euskaltegiko ikasleen kasuan, asistentziari eta aprobetxamenduari buruzko egiaztapena zuzenean eginen du euskara zerbitzuak eta ikasleek ez dute ziurtagiririk aurkeztu beharko. Bortzirietatik kanpoko ikastegietan ikastaroa egin duten ikasleek d. ataleko dokumentua aurkeztu behar dute. Baldintzak betetzen dituzten ikasleek dirulaguntzaren %25 jasoko dute, ikastaroaren gastuaren %100 estaltzeko.

aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera orria behar bezala beteta eta sinatua (1.Eranskina).
  2. Nortasun agiriaren fotokopia.
  3. Euskaltegiko izen-emate orria eta matrikularen ordainagiria.
  4. Errolda. Bortzirietan erroldatua badago edo Bortzirietako udal, mankomunitate eta horien erakunde autonomoetako langile bada,  Mankomunitateak ofizioz eskatuko du errolda egiaztapena. Baina, Bortzirietan lan egin eta zerbitzua ematen duten langilea eta Bortzirietan jarduten duten elkarteetako hezitzaile zein entrenatzaile bada, zerbitzu edo elkartearen ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  5. Euskaltegiaren agiria, asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko datuak ematen diutena. Bortzirietako euskaltegiko ikasleek ez dute agiririk aurkeztu behar, Mankomunitateak ofizioz eginen du.

Aurkeztu beharreko dokumentuen txantiloiak

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA - P7154509I
Andutzeta 15
31760 Etxalar (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen