Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egoitza Elektronikoa
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Desgaitasuna duten pertsonentzako ibilgailua aparkatzeko txartela - Eskaera

aren armarria BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egoitza Elektronikoa > Desgaitasuna duten pertsonentzako ibilgailua aparkatzeko txartela - Eskaera

Desgaitasuna duten pertsonentzako ibilgailua aparkatzeko txartela - Eskaera

Helburua

Ibilgailua aparkatzeko txartel berezia eskatzea, mugikortasun urriko ezintasun-egoeran dagoen pertsona bat garraiatzeko.

Izapidea nork egin dezakeen

Lekualdatzeari eragiten dion desgaitasunen bat duten pertsonak edo bidaia hori garraiatuko dutenak.

Tramitea nola egin daitekeen

  • Telematikoki: orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.
    • Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.
  • Aurrez aurre, Mankomunitatearen bulegoetan.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabidea beteta eta eskatzaileak edo haren ordezkariak sinatuta.
  • Karnet-neurriko bi argazki.
  • NANa.
  • Errolda-egiaztagiria.
  • Txartela berritzeko bada, iraungitako txartela.
  • Eskatzailea desgaitasuna duen pertsona bada: desgaitasuna duen pertsona eta mugikortasun murriztua duela ofizialki egiaztatzen duen ziurtagiria, edo begirik onenean ikusmen-zuzenketarekin 0,1eko edo gutxiagoko ikusmen-zolitasuna duela edo 10 graduko edo gutxiagoko ikuseremua duela ofizialki egiaztatzen duen ziurtagiria, 2. artikuluko 1. atalean jasotako baldintzetan. Dokumentazioa kalifikaziorako eta desgaitasun-maila aitortzeko talde multifuntzionalek bete beharko dute.
  • Behin-behineko txartela eskatzen bada: osasun-zerbitzu publikoetako mediku fakultatiboek betetako ziurtagiria, eskatzailea bizi den lekuaren arabera eskumena duten osasun-zerbitzuek baliozkotua.
  • Desgaitasuna duten pertsonen garraio kolektiborako txartela pertsona fisikoek nahiz juridikoek eskatzen badute, autonomia pertsonala sustatzeko eta menpekotasunari arreta egiteko nahiz desgaitasuna duten pertsonentzako eta horiek gizartean txertatzeko gizarte-zerbitzuak ematen direla bermatuko duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Tasa

  • Doakoa da.

Nola eta noiz ebazten den

  • Aparkatzeko txartela titularraren alde eta soilik berak erabiltzeko emanen da, txartelaren titularrak joan-etorrietarako ibilgailuetan erabil dezan. Pertsonala eta besterenezina da, eta soilik erabiliko da baldin eta titularrak ibilgailua gidatzen badu, edo titularra ibilgailuan badaramate.
  • Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.
  • 52/2022 Foru Agindua, martxoaren 7koa, Eskubide Sozialen kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela arautzen duena.

Aurkeztu beharreko dokumentuen txantiloiak

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA - P7154509I
Andutzeta 15
31760 Etxalar (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen