Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egoitza Elektronikoa
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Euskara ikasleentzako dirulaguntza

aren armarria BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egoitza Elektronikoa > Euskara ikasleentzako dirulaguntza

Euskara ikasleentzako dirulaguntza

XEDEA

Euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren Bortzirietako herritarrei dirulaguntza emateko modua arautzea.

EZAUGARRIAK ETA ZENBATEKOA

Diruz lagunduko dira 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era arte egindako ikastaroen matrikula gastuak. Diruz lagunduko dira  ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta online egindakoak.

Dirulaguntza hau gehienez ere 700 eurokoa izanen da.

ONURADUNAK

  1. Gutxienez 16 urte izatea.
  2. Bortzirietan erroldatua egotea.
  3. Euskalduntze-alfabetatzeko zentro batean matrikulatuta egotea.
  4. Diruz lagundutako ikastaroan asistentzia maila deialdiaren 4. oinarrian azaldutako portzentajeen araberakoa izatea.
  5. Ikastaroaren aprobetxamendu egokia egiaztatzea.
  6. Eskatzen den dokumentazioa ezarritako epean aurkeztea.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira administrazio publikoren bateko langileak izanik, euskalduntze plan bereziren batean sartuak  daudenak.

ESKAERAK NON AURKEZTU

Dokumentazioa Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatean aurkeztuko da egoitza elektronikoaren bitartez, Euskara Zerbitzura (Herriko Plaza 7, 2. 31790 Arantza) eramanda, posta zertifikatuz bidalita edo urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein lekutan.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ETA AGIRIAK

Dokumentazioa aurkezteko bi epealdi izanen dira:

  1. 2025eko irailaren 1etik urriaren 11ra arteko epea, kasu hauetan dauden eskaerak:
    1. Uda ikastaroengatik (uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte) egiten diren eskaerak. Honako dokumentazioa aurkeztu behar dute eta ebatzi ondotik dirulaguntzaren %100 jasoko dute.
      1. Eskaera orria (I. eranskina)
      2. Nortasun agiriaren fotokopia
      3. Euskaltegiko izen-emate orria eta matrikularen ordainagiria
      4. Euskaltegiaren agiria, asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko datuak ematen dituena.
    2. Ikasturtean (urriaren 1etik ekainaren 30era bitarte) egin beharreko ikastaroetarako eskaerak, eskatzaileak dirulaguntza aitzinatzea nahi duenean, eskaeran espresuki hala adierazita. Kasu honetan dokumentazio hau aurkeztu behar dute eta ebatzi ondotik dirulaguntzaren %75 jasoko dute:
      1. Eskaera orria (I. eranskina)
      2. Nortasun agiriaren fotokopia
      3. Euskaltegiko izen-emate orria eta matrikularen ordainagiria
  2. 2026ko ekainaren 1etik 30era arteko epea, kasu hauetan dauden eskaerak:
    1. Ikasturtean (urriaren 1etik ekainaren 30era bitarte) egin beharreko ikastaroengatik dirulaguntza aitzinatzea eskatu ez duten eskaerak. Honako dokumentazioa aurkeztu behar dute eta ebatzi ondotik dirulaguntzaren %100 jasoko dute:
      1. Eskaera orria (I. eranskina)
      2. Nortasun agiriaren fotokopia
      3. Euskaltegiko izen-emate orria eta matrikularen ordainagiria
      4. Euskaltegiaren agiria, asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko datuak ematen dituena
    2. Ikasturtean (urriaren 1etik ekainaren 30era bitarte) egin beharreko ikastaroetarako eskaerak, eskatzaileak urriko epealdian dirulaguntza aitzinatzea eskatu duen kasuetan dokumentu hauek aurkeztu behar ditu, eta ebatzi ondotik dirulaguntzaren %25a jasoko dute.
      1. Euskaltegiaren agiria, asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko datuak ematen dituena

Aurkeztu beharreko dokumentuen txantiloiak

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA - P7154509I
Andutzeta 15
31760 Etxalar (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen